Larunbatean Gasteizen CD Vitoria – Beti Gazte futbol partidara autobusez joateko aukera izanen dute bazkideek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 3a, 08:00

Beti Gazte animatzera autobusean joateko aukera eman du berriz ere Lesakako elkarteak.

Gaur 20:00ak arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko eta 8 euro ordaindu beharko dute saridunek, autobusaren eta sarreraren truke.

Lesakako Beti Gazte futbol talde nagusiak otsailaren 5ean, larunbatean 16:00etan jokatuko du hirugarren mailako partida CD Vitoria taldearen kontra, Gasteizen. Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera eman du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte adinez nagusi diren bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.


Parte-hartzeko ‘GASTEIZ – IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira (696 80 98 86). Zozketa gaur eginen dute eta azken izen-emateak 20:00 arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun