Foruzaingoak prentsa oharrean jakitera eman duenez, azken egunetan agenteek «herritarren eskutik informazio ugari» jaso dute, eta, horien arabera, «litekeena omen zen atxilotuak etxean kokaina, speeda eta marihuana saltzea». Aldi berean, «Foruzaingoak duen Salaketen Bulego Birtualaren bitartez eta sare sozialen bitartez», herritarrek emandako informazio gehiago jaso dutela gaineratu dute prentsa oharrean.
Azkenik, atestatua instruitu duten foruzainek etxe horretara sartzeko eta miatzeko agindu judizial bat eskatu zuten eta, miaketa egin zutenean, 115 gramo kokaina, 110 gramo speed eta 120 gramo marihuana aurkitu zuten, baita baita bortz baskula eta droga paketatzeko materiala ere. Horregatik guztiagatik, etxebizitzako maizterra atxilotu egin dute, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko erantzulea delakoan. Delitu hori epailearen esku dagoenez, espetxean sartzea erabaki dute.
