San Antonera egindako ibilaldi arautuko sariak eman ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 1a, 11:00

Loli Pardal eta Oihana Abuin ama-alabak, Ander Abuin presidentearekin.

Loli Pardal eta Oihana Abuin ama-alabak izan ziren erregularrenak eta Anjel eta Danel Urtxegi aita-semeak bigarren

Bigarren izan ziren Anjel eta Danel Urtxegi, Ander Abuin Beti Gazteko presidentearekin.

San Anton igandean, ilbeltzaren 23an, Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako ibilaldi arautuan 73 mendizalek parte hartu zuten, bikoteka edo hirukoteka banatuak. Bikoterik erregularrena Loli Pardal eta Oihana Abuin ama-alabena izan zen eta bigarren Anjel eta Danel Urtxegi aita-semeena. Orduko sariak ilbeltzaren 31n, astelehen arratsaldean hartu dituzte Beti Gazte elkartearen egoitzan, Ander Abuin presidentearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun