Nafarroako VIII. Trikitixa Jaialdia ospatu zuten larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 31a, 16:00

250 lagun inguru bildu ziren bi orduko emanaldiaz gozatzeko

Argazkiak: Ibon Errazu

Urtarrilaren 29an ospatu zen Nafarroako VIII. trikiti jaialdia Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Oihan Arizala eta Goiari taldea; Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba; Maider Martineau, Arnaud Bibonne eta Jokin Irungaray; Leire, Amaia eta Gari; eta Aritz Alustiza, Leire Etxezarreta eta Maitane Arteaga igo ziren oholtzara, Amaia Eneterreaga aurkezle lesakarraren gidaritzapean. Ederki gozarazi zituzten bertaratutako 250 trikitizaleak eta emanaldia bukatzeko, artista guziak igo ziren oholtzara asken kantak jotzeko.

Indarrean zeuden neurriei eutsiz egin zen jaialdia baina ia areto guztia bete zen. Jaialdiaren ondotik trikipoteoa egin zuten Lesakako karriketan. Antolatzaileek jaialdiaren balorazio positiboa egin zuten, eta okerrik ez bada, jaialdia otsailaren 26an emitituko da etbko Oholtzan saioan, 22:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun