Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarra Eguberrietako seigarren bira egiten ari da Carlos Nuñez musikariarekin

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 28a, 18:00
Itsaso Elizagoien etxalartarra, Carlos Nuñezen taldearekin eskainitako kontzertu batean. Argazkia: Sergi Paramés

2016an hasita, aurtengoa seigarren Eguberrietako bira egiten ari da Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarra Galiziako Carlos Nuñez gaita-jole famatuaren taldearekin. Guztira 25 kontzertu eskainiko dituzte, azaroaren erdian hasi eta urtarrilaren hondarrera arte.

Geldialdia egin dute bertzeak bertze, Zamora, Plasencia, Malaga, Vigo, Gasteiz, Bartzelona, Alikante eta Madilen. Azken hilabete hauetan, Elizagoienek taldekide izan ditu Carlos Nuñez gaita-jolea, Xurxo Nuñez perkusio-jolea, Pancho Alvarez gitarrista eta Jon Pilatzke biolin-jolea. Otsailaren bukaeran Argentina eta Txilera bidaiatuko dute kontzertuak eskaintzera.

Argazkia: Sergi Paramés

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun