Joan den igandean San Antonera ibilaldi arautua antolatu zuen Beti Gaztek. Denera 73 mendizalek parte hartu zuten, bikoteka edo hirukoteka banatuak. Bikote erregularrena Loli Pardal eta Oihana Abuin ama-alabek osatutakoa izan zen eta bigarren sailkatuak Angel Urtxegi eta Danel Urtxegi aita-semeak. Sari banaketa urtarrilaren 31n, astelehenean 18:00etan eginen dute Beti Gazte elkartearen egoitzan.