Hilerriaren ondoan duen lursail bat aprobetxatu du Igantziko udalak aparkaleku ttiki bat egokitzeko. Hilerriko erabiltzaileentzako aparkatzeko lekua irabazteaz gain, gaur egun ate nagusiaren aitzinean dauden zaborrontzien kokapen berria izanen da gune berri hau. Horrela, «bai duen edertasunagatik, bai sinbolismoagatik, ematen dioguna baino tratu hobea merezi duen leku bat» ordenatu eta balioetsi nahi dute.
Lanak, gainera, mendiko sarrera eta irteera hobetzen die ibilgailu astunei, tamainagatik eta bidearen estutasunagatik beraien lana egiteko zailtasunak zituztenei.