Zuloa agertu eta lau egunetara, urtarrilaren 14an itzuli ziren Plaza Zaharreko bizilagunak beren etxeetara, baina ez Lorenzobaitako bizilagunak. Etxe hori eta lixutegiaren arteko kanala trabatuta gelditu zen, eta erreka etxearen sototik sartu eta hau zeharkatu ondoren berriz lixutegira bueltatzen zen.
Iraola-Arteta enpresa aritu da urak eragindako tapoi hori kentzeko lanak egiten, eta behin tapoia eta etxebizitzako ura kenduta gaur itzuliko dira bizilagunak etxera.