Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta zinema euskaraz izanen dute urtarrilaren 30ean, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Babe txerritxo ausarta emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute. Bizkotxoa eta txokolate beroa ere eskainiko dute sarreran, euro baten truke.