Larunbatean 10:00etatik 14:30era plaza inguruan
Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Plaza Zaharra inguruan urtarrilaren 29ko goizean, 10:00etatik 14:30era. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta segurtasun neurriak hartuta, bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da. Goiburua dioen bezala, «toki ttikietan gauza haundiak gertatzen direlako».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.