Joseba Irazoki gitarrista eta abeslariak, Ibai Gogortza gitarra jotzaileak, Jaime Nieto baxu jotzaileak eta Felix Buff bateria jotzaileak osatzen dute Joseba Irazoki eta Lagunak taldea. JIEL akronimoarekin aurkeztu dute taldea, etaIIIizenburu soila jarri diote bere hirugarren lanari. Lan horretako abestiak aurkeztu zituzten larunbatean Berako kultur etxean eskainitako emanaldi bikainean.