Oaia Peruarenaren margolanak ikus daitezke Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 15:00

Oaia Peruarenaren margolanak ikusteko lehen aukera izan zen joan den asteburuan Labiaga ikastolaren areto nagusian.

Labiaga ikastolako areto nagusian izanen dira asteburuetan martxoaren 27ra bitarte.

Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai daude urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.

Joan den urteko azken hilabeteetan Peruarenak egindako artelanen zati bat ikusi ahal izanen da. Obra horietan kolorea eta materia dira protagonistak. Gehienak oleoak izan arren, tintalan batzuk ere aurkituko ditugu erakusketan. Ez dago gai nagusirik, baina bai koloreak elkarren artean sortzen dituzten loturarekiko eta trazoak eskaintzen duten mugimenduarekiko mantentzen den interesa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun