Nafarroako VIII. trikiti jaialdia eginen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 09:00

Nafarroako trikiti jaialdiak zortzigarren edizioa beteko du Lesakan.

Hainbat musikari bilduko dira 17:30etik aitzinera Harriondoan.

Nafarroako Trikitixa elkarteak, Lesakako trikitilari taldearen, Lesakako udalaren, EITBren eta Tirikitrauki eskusoinu-dendaren laguntzarekin zortzigarren aldiz antolatutako Nafarroako trikiti jaialdia eginen dute urtarrilaren 29an, larunbatean 17:30ean Harriondoan. Sarrerak www.lesaka.eus webgunean eros daitezke (12 euro).

Amaia Eneterreaga aurkezle dela, Oihan Arizala eta Goiari taldea; Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba; Maider Martineau, Arnaud Bibonne eta Jokin Irungarai; Leire, Amaia eta Gari; eta Aritz Alustiza, Leire Etxezarreta eta Maitane Arteaga izanen dira oholtzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun