647.777 euroko kalteak eragin zituzten abenduko eta urtarrileko uholdeek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 09:00

Abenduan eta urtarrilean izandako euriteek kalte ugari eragin dituzte Lesakan ere. Argazkia: Isidro Etxeberria

Abenduan eta urtarrilean izandako euriteek utzitako kalteen balantzea egiten aritu da hilabete honetan. Guztira 647.777 euroko kalteak izan dira, denak azpiegitura publikoetan: etxeetako bideetan, azpiegituretan, pistetan eta trenbidean.

Lehen egunetan urgentziazko lanak burutu zituzten, etxeetako bideak irekiz eta hauen erabilera ahalbidetuz. Gainontzeko lanak planifikatu eta faseka egiten joanen dira eta gastu horiei aurre egin ahal izateko dirulaguntzak eskatu ditu Lesakako udalak.

Gai honen inguruan edozein zalantza edo kezka izanez gero, 948 63 70 05 telefonora deitu edo udala@lesaka.eus helbide elektronikora idazteko gonbitea ere egin du Lesakako udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun