Txapelketa irekian 14 txirrindularik parte hartu zuten eta Gabiriako Jokin Matxinandiarena izan zen bizkorrena, Zallako Asier Fernandez eta Beteluko Ander Elizalderen aitzinetik. Aipatzekoa da bi beratarrek ere parte hartu zutela, Sergio Moratek eta Joseba Lasartek eta zazpigarren eta zortzigarren postuak eskuratu zituzten.
Master kategoriakoak (30 urtetik goitikoak) 27 txirrindulari aritu ziren. Master 30 kategorian Igorreko Erlantz Uriarte izan zen bizkorrena, Elizondoko Gaizka Otxandorena bigarren eta Aretxabaletako Markel Uriarte hirugarren.
Master 40 kategorian Astrabaduako Andoni Jimenez nagusitu zen, Lasarteko Jose Luis Iñorbe bigarren izan zen eta Zaldibiako Jon Ormaetxea hirugarren.
Master 50 kategorian Xabier Mendiaraz izan zen lehena, Legazpiko Aitor Zabaleta bigarren eta Lekunberriko Iñigo Garaioa hirugarren.
Aipatzekoa da Master 60 kategorian ere aritu zela Atarrabiako Jose Lorenzo Esteban.
Mendi bizikletako elite txapelketan hamar txirrindulari atera ziren. Ermuko Aitor Hernandez izan zen bizkorrena (master 40), Amurrioko Iñaki Guaresti bigarren (elite) eta Andoaingo Asier Arregi hirugarren (master40).
Emakumeen txapelketa irekian sei emakume atera ziren eta Andoaingo Olatz Orduiozila izan zen bizkorrena (master 30), Gasteizko Paula Suarez bigarrena (elite) eta Zurukuaingo Ainara Elbusto hirugarren (master 30).
Gazte mailan Eneit Bertiz sunbildarra nagusitu zen eta Errenteriako Markel Etxeberria izan zen bigarren.
Kadete mailan bortz mutil atera ziren eta Errenteriako Peio Munduate izan zen bizkorrena, Sunbillako Aitor Igoa eta Olaztiko Hegoi Garciaren aitzinetik.