Joan den urteko azken hilabeteetan egindako artelanen zati bat ikusi ahal izanen da. Obra horietan kolorea eta materia dira protagonistak. Gehienak oleoak izan arren, tintalan batzuk ere aurkituko ditugu erakusketan. Ez dago gai nagusirik, baina bai koloreak elkarren artean sortzen dituzten loturarekiko eta trazoak eskaintzen duten mugimenduarekiko mantentzen den interesa.