Bortz argazki multzok osatzen dute Autopsiak erakusketa: Jendez hustu diren herriak, leiho itsuak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak eta lerroak, Okabeko mairu-baratzetan egindako argazkiak. Argazki guztiek erakusten dute denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu direla gure garaietaraino.
Otsailaren 2ra arte egonen da irekia egunero 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik - 21:00etara. Datorren asteartean, urtarrilaren 25ean, erakusketan bisita gidatua eskainiko du Xabier Erkizia artistak 19:00etan.