Hirugarren mailako ligako partida jokatu zuten asteazken arratsaldean Lesakako Mastegi futbol zelaian Beti Gaztek eta Urdulizek. Talde bizkaitarra 1-3 nagusitu zen. Atsedenaldira 0-2 irabazten joan zen eta bigarren zatiaren erdialdera 1-2kopa egin zuen Beti Gaztek, Ibon Leiza doneztebarraren gol baten bitartez. Lesakako taldeak estutu zuen eta aukera politak izan zituen, baina kontraeraso batean sartu zuen hirugarrena Urdulizek. Sailkapenaren zuloan segitzen du Beti Gaztek.
FUTBOLA
Hirugarren maila RFEF
- Beti Gazte 1 (Ibon Leiza) – Urduliz 3