Haur motxiladunen inguruko hitzaldia antolatu du Ernaik Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 19a, 10:00

'Gaztik memorian bizirik' dinamikaren baitan, 'Motxiladun umeak, errepresioa eta kartzela' hitzaldia antolatu du Bortzirietako Ernaik larunbaterako. Hitzaldia Lesakako Arrano Elkartean izanen da larunbatean 17:00etan, eta Aitzol Gil de San Vicente Pla eta Aiala Urteaga Telleria izanen dira hizlariak. 

«Bortzirietan gertatutakoak Bortzirietan leku izan dezan, eta lehengoek erein zutena lora dadin» paratu du abian martxan Bortzirietako Ernaik Gaztik memorian bizirik dinamika. Larunbatekoa izanen da lehenengo hitzaldia, eta datozen asteetan ekintza gehiago antolatzeko asmoa du Ernaik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun