Hirugarren mailako ligan zenbait partida astegun buruzurian jokatzea suertatzen ari zaio Beti Gazteri. Lehen itzulian jokatutakoak kanpoan suertatu zaizkio baina orain, hogeita bigarren jardunaldiko partida etxean jokatuko dute lesakarrek, Mastegi futbol zelaian. Urduliz talde bizkaitarra izanen dute arerio ilbeltzaren 19an, asteazkenean 19:30ean. Jautsiera saihesteko borrokan ari diren bi talderen arteko lehia izanen da. Bizkaitarrek lesakarrek baino hiru puntu gehiago dituzte eta lehen itzulian Urdulizen jokatutako partidan bana berdindu zuten.
FUTBOLA
Hirugarren maila RFEF
- Beti Gazte – Urduliz, asteazkenean 19:30ean Lesakako Mastegin.