Joseba Irazoki gitarrista eta abeslariak, Ibai Gogortza gitarra jotzaileak, Jaime Nieto baxu jotzaileak eta Felix Buff bateria jotzaileak osatzen dute Joseba Irazoki eta Lagunak taldea. JIEL akronimoarekin aurkeztu dute taldea, eta III izenburu soila jarri diote lanari. Hiru eta bortz minutu arteko bederatzi abestik osatzen dute diskoa, eta aitzinekoek baino soinu esperimentalagoa du.