Lesakako Udalak administrari-ofizial eta eskolako atezain lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangai zerrendak eratzeko deialdia egin du. Era berean, etorkizunerako lan poltsa ere osatu nahi du deialdien bidez.
Administrari lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, eta ondorengo lanak bete beharko ditu: jendea hartzea, ordenagailuak erabiltzea, testu lanketak eta kudeaketa programak erabiltzea bertzeak bertze. Lanposturako nahitaezkoa da euskara jakitea eta EGA titulua edo baliokidea izatea. Titulurik eduki ezean, izangaiak proba bat gainditu beharko du hizkuntza gaitasuna nahikoa duela frogatzeko. Urtarrilaren 27an bukatuko da eskabideak aurkezteko epea. Hemen kontsulta daitezke deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
Eskolako atezain lanpostuari dagokionez, D mailako lansaria izanen du, eta hainbat lan egin beharko ditu: atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea, eskolako giltza guztiak gordetzea eta kontrolatzea, instalazio guztiak irekitzea eta ixtea, solairuetako argiak kontrolatzea, leihoak ixtea… nahitaezkoa izanen da lanposturako euskara jakitea eta ahozko B2 titulua eta idatzizko B1 maila edukitzea guttienez. Eskabidea aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izanen da, eta oinarri eta baldintza guztiak ikus daitezke hemen.
Deialdien informazio guztia lesaka.eus webgunean dago, eta bertan lor daitezke bete beharreko eskabideak, herriko Udal Erregistroan aurkeztu beharko direnak.