Astelehen goizean 38 urteko Sara Pina Ieregiren gorpua aurkitu zuten Tuteran. Hipotesi nagusiaren arabera, senarrak nabalaz hil zuen eta haren bila ibili ondotik, astearte arratsaldean atzeman zuten jendarmeek, Bordeletik 65 kilometro iparraldera. Geroztik preso dago. Hori izan da aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak erail duen lehenbiziko emakumea.