Haur eta nerabeen parte-hartze organoa herritarren partaidetzarako organo sektoriala da, haurren eta nerabeen parte-hartze aktiboa garatzeko berariazko gunea. «Haurrak gure herriaren etorkizuna dira, eta haiei entzun eta hitza emateko» organo bat sortu nahi du Lesakako Udalak. Gurasoei proiektu honen berri emateko, larunbat honetan, urtarrilak 15, 11:00etan bilduko dira Herriko Etxean.