Herbehereetara joan ahal izateko hainbat ekintza ere egiten ari ziren, zenbait produkturen salmenta, telebista saioetan parte-hartzea, etab… Mundukoa bertan behera utzita, orain Euskal Herriko txapelketan buru-belarri segituko dute lesakarrek. Joan den larunbatean 680 kiloko txapela irabazi zuten mutilek. Kasu honetan, Amaiurko taldea ere lehian ari da.