Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 10:00
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 21ean bukatuko da.

Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 21ean bukatuko da eta aurkeztutako lanekin hilaren 24tik 27ra erakusketa eginen dute Harriondoan, herritarrek bozkatu ahal izateko.

2022ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 21ean, 13:00etan bukatuko da aurkezteko epea. Irabazleak 250 euroko saria jasoko du.

Kartelaren neurria A2koa izan beharko du (420 x 594 mm) eta bertan, derrigorrez, 2022ko INAUTERIAK LESAKAN otsailaren 24tik martxoaren 1era azaldu beharko da. Lesakan jaioak edo bertan erroldatutako 18 urtetik goitiko pertsonek parte har dezakete eta aurkezten dituzten lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Aurkezpena gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz egin daiteke, urtarrilaren 21eko 13:00ak arte.

Erakusketa urtarrilaren 24tik 27ra Harriondoan

Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat osatuko da Harriondoa kultur etxean, urtarrilaren 24tik 27ra (biak barne). Herri bozketak erabakiko du irabazlea, eta haren erabakia ezin izanen da gibelera bota. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan jaioek edo bertan erroldatuak direnek bozkatzeko aukera izanen dute aipatutako egunetan. Kartel irabazleak 250 euro jasoko ditu. Lesakako Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak itzuli eginen dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun