Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren bisita izan dute Arantzan ere

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 15:30

Urtarrilaren 5ean trikitixa doinuz ailegatu ziren Hiru Errege Magoak Arantzara. Goiko karrikan itzulia egin zuten lehendabizi erregeek, eta ondotik haurrek harrera egin zieten plazan. Bertatik frontoira joan ziren denak eta han erregeek haurrentzako opariak banatu zituzten. Osasun egoera dela eta, lehenbiziko eskolako ikasleak gelaka joan ziren haurrengana eta ondotik eskolan ez daudenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun