Koronabirusaren pandemia dela eta, ez da kabalgatarik izan aurten, eta haurrek ezin izan zuten erregeengana hurbildu gutunak emateko. Horren ordez, postontzi batean bota zituzten gutunak. Plazara iritsitakoan haurrentzako mezua izan zuten Hiru Errege Magoek: ongi portatzeko deia egin zieten, eta datorren urtean kabalgata egiteko esperantza dutela kontatu zuten.