Beti Gazteko argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 5a, 15:00

Jose Angel Amuchastegiren 'Dura Ronda' argazkia izan da irabazle.

Jose Angel Amuchastegi Esnaolak irabazi du 375 auroko sari nagusia.

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako argazki lehiaketako saridunak jakinarazi ditu. Irabazlea Jose Angel Amuchastegi da Dura Ronda argazkiarekin. Epaimahaia Andrés Indurain, Mikel Prado eta Ignacio Zaldua argazkilariek osatu dute.

Bigarren saria Fernando Moreno Zaldibarrek eraman du Alhóndiga lanarekin. 

Bertzalde, Beti Gazteko bazkide batek egindako argazki onenaren saria Fidel Ordoki Fagoagarentzat izan da Tximeleta lanarengatik.

Kirol argazki onenaren saria Carlos de Cos Azconarentzat Palaris argazkiarengatik.

 

Lehen saria 375 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrenarentzat 275 euro eta trofeoa. Beti Gazteko bazkideen artean argazki onenari 225 euroko saria emanen zaio trofeoarekin batera, kirol argazki onenari bezala.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun