Bertako ekoizleen merkatua eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 7a, 11:00

Baztan-Bidasoko ekoizleen produktuen merkatua izanen da bihar 10:00etatik 13:30era Beralandeta kanpoaldean. Hilabeteroko merkatua izaten da Berako Udalak antolatzen duen hau, eta hilabeteko bigarren larunbatean egiten dute. Baztan-Bidasoko ekoizleen produktuak egoten dira eskuragarri merkatuan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arroltzeak, ukenduak eta bertzelakoak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun