Ohi bezala arratsaldean pajeak ez dira karrikaz karrika gutunak biltzen ibiliko. Horren ordez, Herriko Etxeko arkupetan postontzia paratu dute eta bertan bilduko dituzte haurrek idatzitako gutunak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «Erregeei eman nahi dizkiegun muxuak eta beraiekin ateri nahi ditugun argazkiak heldu den urterako utzi beharko ditugu».
Jende pilaketak egonen direla aurreikusten denez, une oro maskara ongi paratuarekin egon beharko da.