Bertzelako gastu eta laguntzei dagokienez oro har, mantendu egin dira kopuruak, dirulaguntzak, ekitaldiak, mantentze-gastuak…
Hiri altzariak berritzeko ere ahalegina eginen du udalak eta horretarako 17.500 euro bideratuko ditu.
Parte-hartze prozesuak
Berrikuntza nagusien artean, hainbat parte hartze prozesu jarriko dituzte martxan herriko zenbait guneren erabilpen eta moldaketak nolakoak izan diren erabakitzeko :
- Alhondiga eraikinaren etorkizuna erabakitzeko parte hartze proiektura, 17.000 euro bideratuko dira.
- Eltzetako gune berdeen berregokitzeko proiektura, 7.000 euro.
- Irain eskolako jolas lekua berritzeko diseinu prozesu parte hartzailera, 15.000 euro.
Landaketak eta abeltzaintzarako azpiegiturak
Mendietan, azken urteetako ildoari eutsiz, landaketak lehenetsiko dituzte (bertako espezieen %50a bermatuz), eta abeltzainentzako azpiegiturak. Behean aipatutako bi puntu nagusiez gain, auzo bideak egokitzea aurreikusten da PIL-ak baliatuz, eta bide bazterren garbiketa sistematizatuko da:
- Landaketak, garbiketak, eta mendi bide batzuen egokitzapena. 188.789,71 euro.
- Abeltzaintzarako azpiegiturak, ur depositu eta aska berriak, eta auzo bideak moldatzea. 114.863,42 euro
Bi kasu hauetan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza aurreikusi dute.
Argiteri publikoa berritzeko 264.177 euro
Energia berriztagarri eta efizientzia energetikoan, gaur egungo krisi energetikoak aurreko urteetako apustua indartzea ekarri du, eguzki panelen bi instalazio martxan paratu ondotik (149,2 kWp orotara), eta herriko argiteriaren zati baten aldaketa positiboki baloratu eta gero 2022rako inbertsio garrantzitsua aurreikusi da, honetarako IDAEn dirulaguntza aurreikusi da:
- Argiteria publikoa berritzea 264.177,62 euro.
Alkaiagan saneamendu sarea eta Zelaia inguruan plaza
Alkaiaga eta Zalainzokok azpiegituretan dituzten gabeziez kontziente izanik, 2022an Alkaiagan aurreikusi dira inbertsio batzuk, aurten hasiera batean Zalainzokon ez dago partida propiorik, baina auzo bideetako zolaberritzeen barruan ahalegina eginen da, egin ziren lanei jarraipena emateko.
- Saneamendua sarea 148.138,25 euro
- Zelaia ingurua zolaberritzea, plaza bat egiteko 36.694,82 euro.
Eskol-ttiki berritu eta herritarren arretarako bulegoa martxan
Herri ondarea, eta udal zerbitzuak herritarren esku jartzeko, eta udalaren funtzionamendua hobetzeko inbertsio batzuk aurreikusi dira, hauek aitzinera eramateko ere diru laguntzak aurreikusi dituzte.
- Eskol-ttiki berritzea eta irisgarri egitea 105.039,23 euro
- Herritarren harretarako bulegoa martxan jartzea 25.869,83 euro.
Hauek dira 2022ko aurrekontuen ardatz nagusiak, «herriak dituen baliabideak ahalik eta era egokienean baliatzeko saiakera bat dira, zorrak konprometitutako 222.000 euroak eta krisi energetikoaren ondorioz pairatzen dugun prezio igoerak baldintzatutako aurrekontuak», udaletik aipatu dutenez.