Elkartasun zozketa eginen dute ortziralean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 30a, 08:00

Urte saila dituzte Arantzan urtezahar egunean elkartasun zozketa antolatzen. Argazkia 2012koa da.

Urtero bezala, presoen aldeko elkartasun zozketa eginen dute urteko azken egunean Arantzan. Azken asteetan saldutako txartelen artean, bi sari zozketatuko dituzte.

Lehenbiziko saria Arantzako produktuekin osatutako karretilla izanen da eta bigarrena Arantzako bildotsa. Zozketa ortziralean 21:00etan plazan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!