Ados emakume pilotarien klub profesionalak antolatuta, Eusko Label Binakako Txapelketari igandean eman zioten hasiera Latasan (Nafarroa). 22 pilotarik eman dute izena eta finalak Azkoitian (Gipuzkoa) jokatuko dituzte, otsailaren 27an. Pilotariak euren amen abizenak hartuta ari dira jokatzen, eta tartean dira bertzeak bertze, Irantzu Etxebeste Etxenike beratarra eta Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarra.
Lehen Mailan eta Promozio Mailan ari dira, eta bi txapelketetako partidak izanen dira ortziralean, abenduaren 31n, Beran, 17:00etan hasita. Promozio mailan, Peribañez eta Alduntzin, Santos eta Urrizaren aurka ariko dira eta Lehen Mailan Iantzi eta Etxenike beratarrak Etxekolonea zubietarra eta Mujika izanen dituzte kontrario.
Partida horien aitzinetik, 16:30ean, Bortzirietako pilota eskolakoek neskek partida jokatuko dute.