Nafarroako Kluben Txapelketa irabazi dute Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrek

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 27a, 12:00
Joseba Aldabe eta Oihan Canabal finala irabazi berritan.

Nafarroako Kluben Txapelketaren binakako finala irabazi zuten atzo Igantziko Oihan Canabal eta Joseba Aldabe pilotariek Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finalean. 22-11 nagusitu ziren Yoldi eta Beroizen kontra. 

Ia partida osoan aitzinetik izan ziren Oberenan aritzen diren Canabal eta Aldabe pilotariak eta erraz nagusitu ziren C. P. Huarteko Yoldi eta Beroizen kontra jokatutako partidan. 200 lagun inguru bildu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan finala jarraitzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun