Tantirumairu euskal folklore taldeak banatu du Eguberrietako saskia

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 24a, 10:00
Eila Oskoz Antzizar, Tantirumairu euskal folklore taldeko saskiarekin.

Oskoz-Antzizar familiari egokitu zaio 6.148 zenbaki sariduna.

Urteroko ohiturari eutsiz, Eguberrietako saskia zozketatu du Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak. 6.148 zenbakia izan da saritua, Eguberrietako loteriaren azken lau zenbakiak dituena, hain zuzen, Eila Oskoz Antzizar dantzariak familiari saldua. Zorionak! Tantirumairu euskal folklore taldetik eskerrak eman nahi dizkiete familiei, «boletoak saltzeko esfortzua egiteagatik, talderako garrantzitsua baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun