Olentzerok eta Mari Domingik bisita eginen diete bihar Berako haurrei

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 16:30

Artxiboko irudia.

Osasun egoera dela eta, Beran ere ez dute kalejirarik eginen, eta 17:00etan elkartuko dira Berako Herriko Etxeko plazan. Han Berako Olentzero eta Hator, Hator kantak kantatuko dituzte haurrek, eta ondotik jautsiko dira menditik Olentzero eta Mari Domingi. 

Herriko Etxeko arkupetan postontzia paratu dute eta hortxe bilduko dituzte haurrek idatzitako gutunak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, beraz, «Olentzero eta Mari Domingiri eman nahi dizkiegun muxuak eta beraiekin ateri nahi ditugun argazkiak heldu den urterako utzi beharko ditugu». Jende pilaketak egonen direla aurreikusten denez, uneoro maskara ongi paratuarekin egon beharko da. 

Iluntzean Gure Txokoa elkarteak egitekoa zuen Olentzeroa, aldiz, bertan behera gelditu da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun