Urteko azken mendi ateraldia egin zuten Etxalarren Arkupeak elkarteko mendizaleek

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 25a, 10:00

Eguraldi garbi eta eguzkitsua lagun, abenduaren 21eko goizeko 9etan punttuan abiatu ziren 44 mendizaleak Etxalarko aparkalekutik Mendiko Harriraino. Joan-etorrian lau ordu eta erdiko ibilbidea egin zuten.

Bidean bista ederrak zituzten, batez ere Mendiko Harriko kaskotik Ipar Euskal Herriko zelaiak eta kostaldea bistaratuz, baita Pirinioak eta hegoaldeko mendi tontorrak ere. Pena bakarra herrira itzuli zirenean «eguna lagunarteko bazkari eder batekin ezin errematatua izana, Covid-19aren eraso berria dela eta». Animo! 2022a ate joka dago!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun