‘Lesakako Bitxikeriak’ lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 20a, 18:00

Milagros Etxepare eta Iker Altzugarai irabazleak, Egoitz Telletxea eta Xabier Ariztegirekin batera.

Iker Altzugarai eta Milagros Etxepare izan dira garaile, hamasei galderei zuzen erantzunda.

Lehen aldiz ‘Lesakako bitxikeriak’ lehiaketa antolatu du aurten Beti Gazte elkarteak. Bi txandatan banatuta, herria gehiago ezagutzeko zortzina galderari erantzun behar zieten parte-hartzaileek. Iker Altzugarai Zubiri eta Milagros Etxepare Irigoien suertatu dira garaile, hamasei galderak zuzen erantzunda. 

Abenduaren 19an, igande eguerdian egin zen sari banaketa, Egoitz Telletxea eta Xabier Ariztegi gidari zirela. Lehiaketako irabazle izan diren Iker Altzugaraik eta Milagros Etxeparek 60na euroko erosketa-txartela lortu zuten saritzat, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko denda edo zerbitzuetan erabiltzeko.

Saridun guztiak, Gillemoneko zubian.

Horiez gain, lehiaketan parte hartu dutenen artean hogeina euroko eroskat-txartelak ere zozketatu dituzte eta Begoña Ordoki, Mikel Maia, Mikel Irigoien, Izaskun Martinez, Jone Ordoki, Ane Gurrutxaga, Sandra Legasa, Juan Ordoki, Iraia Etxarte, Salva Zubieta, Aitziber Maia, Aitor Arotzena, Izaskun Igoa eta Bernardo Zamora suertatu dira saridun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun