Giltzarri abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 18an Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 17a, 11:00
Giltzarri abesbatzak Eguberrietako kontzertua emanen du larunbat arratsean Igantziko elizan.

Giltzarri abesbatzak ohiko Eguberrietako kontzertua emanen du abenduaren 18an, larunbatean 20:00etan Igantziko elizan. Giltzarri abesbatzak berak antolatu du emanaldia, Igantziko udalaren laguntzarekin. Isabel Lacar izanen da abesbatzaren zuzendaria eta Imanol Elizasu piano-jotzailea eta Ioritz Mitxeltorena saxofoi-jotzailea izanen dituzte laguntaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun