Beti Gazteko VIII. ipuin lehiaketako sari banaketa egin zuten abenduaren 16an, ortzegun arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxeko Txokobiko aretoan. Denera 101 ipuin aurkeztu dituzte aurten Lesakako neska-mutikoek lau kategoriatan eta zortzi lan saritu zituen Modesto Maiak, Jesus Mari Zapirainek, Xabier Ariztegik eta Ainara Otxotekok osatutako epaimahaiak. Mastegi eta Domiko ere laguntzaile izan zituzten sari-banaketan. Liburu pare bat eta beraien ipuina argazkiekin txukun inprimatua izan zuten saritzat.
- A kategorian (3.maila), Olaia Gajate Olaetxearen Olaia eta Ainhoa itsasoan ipuinak lortu zuen lehen saria Xune Iriarte Azpirozen Mendia biltzen ipuinak bigarrena.
- B kategorian (4.maila), lehen saria Amets Lasa Perezen Hartz polarrak ipuinak eskuratu zuen eta bigarrena Sofia Gheorghes Tonenkaren Laura eta bere otsoa ipuinak.
- C kategorian (5.maila) lehen saria Maialen Ormaetxea Erroren Txoritxo kontuak ipuinarentzat izan zen eta bigarrena Aiora Goienetxe Zubietaren Basoak galduta ipuinarentzat.
- D kategorian (6.maila), azkenik, Eneritz Iratzoki Porturen Agiñako altxor ezkutua ipuinak erdietsi zuen lehen saria eta Uxue Apeztegia Banezaren Covidaren txertoa ipuinak bigarrena.
Aipatutako sarituez gain, liburu batzuk zozketatu zituzten parte hartzaile guztien artean.