Sei gol hartuta bueltatu da Beti Gazte futbol taldea Gasteiztik

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 16a, 08:00

Nahi eta ezin ibili zen asteazkenean Gasteizen Beti Gazte.

Bere garaian elurragatik gibelatutako partida jokatu zuen Beti Gazte futbol taldeak asteazken arratsaldean Gasteizen, Alaves B taldearen kontra. Pentsa zitekeen bezala, profesionala den talde baten eta astegunez deialdia osatzeko nahiko lan izaten duen langile eta ikaslez osatutako talde baten arteko aldea sumatu zen eta Alavés Bk 6-0 irabazi zion Beti Gazteri.

Gisa honetara, lider jarri dira gasteiztarrak eta azken postuan daude lesakarrak. Larunbat honetan izanen du postu hori uzteko aukera Beti Gaztek, Mastegin jokatuko baitu Basconia talde bizkaitarraren kontra, lehen itzuliko eta urteko azken partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun