‘Casper-en Gabonak’ filma emanen dute abenduaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 16a, 10:00

'Casper-en Gabonak' filma ikusgai paratuko dute Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute igandean 17:00etan Harriondoan.

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta zinema euskaraz izanen dute abenduaren 19an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki Casper-en Gabonak (Casper’s haunted Christmas) eskainiko dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun