Eguberrietako kalejira eginen dute Lesakako musika taldeek abenduaren 17an

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 14:00
Lesakako txistulariak eta bertze musika taldeak karrikaz karrika ibiliko dira ortzirale arratsean.

Ortziralean 19:30ean plazatik abiatuta

Lesakako musika taldeek Eguberrietako kalejira musikala eginen dute abenduaren 17an, ortziralean 19:30ean Plaza Zaharretik abiatuta. Txistulariek, soinulariek, musika bandak, trikitilariek eta abesbatzak parte hartuko dute Santa Zezilia Batzordeak, Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako karrikabueltan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun