Kirol anitzeko campusa antolatu du Beti Gaztek Lesakan abenduaren 27tik 30era

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 10:00

Campusean izena emateko hondar eguna abenduaren 23a izanen da.

Udan bezala, Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren laguntzaz, kirol anitzeko campusa antolatu du eguberrietarako ere. Abenduaren 27tik 30era eginen dute, goizez 10:00etatik 13:30era. 2009 eta 2013 urte artean sortutakoei (biak barne) zuzendutako jarduera da.

Izena emateko azken eguna abenduaren 23a izanen da. Horretarako 626 11  81 23 telefono zenbakira deitu edo whatsappa bidali edo kirola@betigazte.net helbide elektronikora idatzi behar da. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.

Txirrindularitza, mendia, herri kirolak eta bertze zenbait kiroletan trebatzeko aukera izanen dute neska-mutikoek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun