Etxeen birgaitze energetikorako laguntzei buruzko bilera informatiboa eginen dute Beran ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 14a, 15:00

Bizilagunen komunitateen birgaitze energetikorako laguntzei buruzko bilera eginen dute abenduaren 16an 18:00etan Berako kultur etxean. Galderak egiteko eta edozein zalantza argitzeko auzokideak gonbidatu dituzte bilerara.

Bilera horretan Nafarroako Gobernuak duen PREE 5000 programaren barnean etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntza berria aurkeztuko dute, baita beratarrei laguntza teknikoa emateko ELENA Primavera proiektua ere, Nasuvinsarekin sinatutako akordioan oinarrituta.

Berako 62 atari gonbidatu dituzte bilerara, 550 etxebizitza guztira, 12 eremutan banatuak:

  • 1. eremua: Agerra (Urruña plaza)
  • 2. eremua: Agerra (Sara-Azkaine-Ziburu)
  • 3. eremua: Ibaialde karrika 2-6
  • 4. eremua: Bidasoa karrika 8-16
  • 5. eremua: Iturlandeta 2-6
  • 6. eremua: Eztegara 6-20
  • 7. eremua: Eztegara 26-30
  • 8. eremua: Kanttonberri
  • 9. eremua: Hegoalde 12-24 (familia bakarreko etxebizitzak)
  • 10. eremua: Hegoalde 15, 29-35 (kolektiboak)
  • 11. eremua: Plaza Zaharra
  • 12. eremua: Itzea 4-8

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun