2022an antolatuko dituzten lasterketetarako datak zehaztu ditu Berako Manttale mendi lasterketa taldeak. Ohikoa den bezala, Mendi Egunarekin estreinatuko dute urtea urtarrilaren 15ean, larunbatean. Eskalada tailer bat antolatuko dute egun horretan, Santa Barbarara txangoa eta bikotekako erlojupekoarekin batera.
Bi urtez bertan behera utzi behar izan ondotik, Berako Mendi Maratoi Erdia apirilaren 10ean (igandea) izanen da. Bertzalde, Alkaiaga Traila uztailaren 23an eginen dute (larunbata), eta ia aste bat beranduago, Berako Gau Krossa, abuztuaren 1ean (astelehena).