Sinopsia
Euskal Herriko ipar-hegoak bereizi zituen muga politikoak amildegi sakona zabaldu zuen euskaldunon artean. Harrezkero, eremu guztietan nabari da haustura. Baita literaturan ere. Mugaz alde batekoek ez dute bestaldeko literatura ezagutzen, eta alderantziz.
Liburu honetarako Ipar Euskal Herriko hainbat testu zahar hautatu ditugu, literatura arlokoak eta bestelakoak, eta beren garaian eta testuinguruan kokatu ditugu, iraganeko ondare hori ezagutzera emate aldera.