Gizon bat atxilotu dute Lizuniagan, migratzaileak mugaz bertzaldera garraiatzea egotzita

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 20:30

Azaroaren 30ean izan zen atxiloketa Sara eta Bera arteko Lizuniagan, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak atzo jakinarazi zuenez. Bidasoko mugan migratzaileak ilegalki mugaz bestaldera garraiatzea egotzi diote atxilotuari. 

Espainiako eta Frantziako poliziek egunak zeramatzaten atxilotuaren mugimenduak segika. Azaroaren 30ean, Irundik Lizuniagako lepora segitu zuten, eta hantxe atzeman zuten jatorri frantziarreko 50 urteko gizona. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun