Lesakako Beti Gazte futbol talde nagusiak abenduaren 12an, igandean 17:00etan jokatuko du hirugarren mailako partida Barakaldo taldearen kontra Lasesarreko zelaian (Barakaldo, Bizkaia). Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera eman du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte adinez nagusi diren bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.
Parte-hartzeko ‘BARAKALDO– IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira (696 80 98 86). Zozketa ortziralean eginen dute eta azken izen-emateak ortziralea 18:00 arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.